30 ene. 2013

Goi-Contini fixie





 The last transformate bike. Originaly Goi-Contini cycling bike, created in Altsasu (Nafarroa, Pays Basque) with light steel. Some people think that in the 90s Contini was Cinelli distortive, but they are artisans. Each one think that you want... Today steel bikes are becoming fashionables, because are strong, lightweight, small volume and unsurpassed elasticity close to titanium.

Here my particular Goi-Contini (Goi is for Goikoetxea):  
Before changes

First attempt

Almost finished

Transmision. Temporaly with 2 chainrings and 5 gears

Blue details

Blue details

Bullhorn handlebar

Black and blue crank

Running of the bulls

Sanferminak '13







12 jun. 2012

Yellow and black new look

1987


All original, except for the hand brakes and tires.

18 may. 2012

Denbora ziklikoa da...

   Nire bizitzako hogeita seigarrena den gaurko maiatzaren 18 honetan denboraren joanaz ibili naiz. Txiki-txikitatik esaten digute denbora badatorrela, eta badoala; zain egon behar dugula, esperoan, eta aukera ikusitakoan, trenera igo. 

   25 aldiz bizi izan dut maiatzaren 18a, gaurkoarekin, 26garrena. Egun gutxitan apika, besaulkian alboan daukadan Amatxik bizitakoekin konparatuz -80tik gora, eta zenbatzen-, baina nahikoa, konturatzeko guztietan sagarrondoak loretan egon direla. Gaur ere ez da apartekoa. 

   Aspaldiko arbasoek, Ama Lurra eta Eguzkia gurtzen zutenek, aroaren kontzeptualizazio ziklikoa zeukaten. Horren erakusgarri euskaldunon sinbolo den lauburua.

   Duela hiru bat udaberri edo baratzea jartzea erabaki genuen neskak eta biok. Lanari ekin genion, eta apurka-apurka helburuak erdietsiz joan gara. Hona hemen horren testigantza uzten duen aurkezpena: L'ortu jarri diot, soroa esateko frantsesez dagoen modu bat delako, eta euskaraz ere, ORTU eta LORTU lotzen dituelako.


L’ortu

Eskerrik asko blog hau jarraitu duzuen guztioi!!

LeihostekoMutikotxue


Leihoaren hegian eserita,
aurrean duen parajeari so 
da Leihosteko Mutikotxue.
Minutuak, orduak, egunak
leihoan zain,
kutxatik alde egin zuen Niaren zain.
Itzuliko den esperantzan; zain.

Maiatzaren 18an

15 may. 2012

Atzera begira, pentsakor



Berrogeita zortzi egun eskolan, eta bi mila gertakizun…
Leirek, Elenari bi mototsak moztu zizkionekoa,
Oierrek amantalean txis egin zuenekoa,
Patriciak konortea galdu zuenekoa,
Elenak komunzuloa intsugitu zuenekoa,
Anek nire amantalean mukiak garbitu zituenekoa,
Amaitzeko zazpi egun, eta gertatzeke dauden guztiak…
Olentzeroren antzezlana gabon egunean,
Euskal jantziak eta opariak,
Logopedarekin saioak,
Nire agurreko merendola…

11 may. 2012

Nola sortu blog bat?


Ondorengo bideo biek blog bat nola sor daitekeen azaltzen dute. Bideoak CAMTASIA programa erabiliz grabatu eta editatu ditut, ondoren YOUTUBEra igoz. Camtasia oso baliabide aproposa da tutorialak egiteko.






Hizkuntzaren garapena

Bideotxo bat gaurkoan. Nik neuk egin nituen kamera lanak, eta neska batzuen laguntzaz, haur biren hizkuntzaren garapena neurtu genuen. Eskerrikasko danoi!!