18 may 2012

Denbora ziklikoa da...

   Nire bizitzako hogeita seigarrena den gaurko maiatzaren 18 honetan denboraren joanaz ibili naiz. Txiki-txikitatik esaten digute denbora badatorrela, eta badoala; zain egon behar dugula, esperoan, eta aukera ikusitakoan, trenera igo. 

   25 aldiz bizi izan dut maiatzaren 18a, gaurkoarekin, 26garrena. Egun gutxitan apika, besaulkian alboan daukadan Amatxik bizitakoekin konparatuz -80tik gora, eta zenbatzen-, baina nahikoa, konturatzeko guztietan sagarrondoak loretan egon direla. Gaur ere ez da apartekoa. 

   Aspaldiko arbasoek, Ama Lurra eta Eguzkia gurtzen zutenek, aroaren kontzeptualizazio ziklikoa zeukaten. Horren erakusgarri euskaldunon sinbolo den lauburua.

   Duela hiru bat udaberri edo baratzea jartzea erabaki genuen neskak eta biok. Lanari ekin genion, eta apurka-apurka helburuak erdietsiz joan gara. Hona hemen horren testigantza uzten duen aurkezpena: L'ortu jarri diot, soroa esateko frantsesez dagoen modu bat delako, eta euskaraz ere, ORTU eta LORTU lotzen dituelako.


L’ortu

Eskerrik asko blog hau jarraitu duzuen guztioi!!

LeihostekoMutikotxue


Leihoaren hegian eserita,
aurrean duen parajeari so 
da Leihosteko Mutikotxue.
Minutuak, orduak, egunak
leihoan zain,
kutxatik alde egin zuen Niaren zain.
Itzuliko den esperantzan; zain.

Maiatzaren 18an

15 may 2012

Atzera begira, pentsakor



Berrogeita zortzi egun eskolan, eta bi mila gertakizun…
Leirek, Elenari bi mototsak moztu zizkionekoa,
Oierrek amantalean txis egin zuenekoa,
Patriciak konortea galdu zuenekoa,
Elenak komunzuloa intsugitu zuenekoa,
Anek nire amantalean mukiak garbitu zituenekoa,
Amaitzeko zazpi egun, eta gertatzeke dauden guztiak…
Olentzeroren antzezlana gabon egunean,
Euskal jantziak eta opariak,
Logopedarekin saioak,
Nire agurreko merendola…

11 may 2012

Nola sortu blog bat?


Ondorengo bideo biek blog bat nola sor daitekeen azaltzen dute. Bideoak CAMTASIA programa erabiliz grabatu eta editatu ditut, ondoren YOUTUBEra igoz. Camtasia oso baliabide aproposa da tutorialak egiteko.






Hizkuntzaren garapena

Bideotxo bat gaurkoan. Nik neuk egin nituen kamera lanak, eta neska batzuen laguntzaz, haur biren hizkuntzaren garapena neurtu genuen. Eskerrikasko danoi!!

8 may 2012

Gesu baten Leunganepetik edo Ursaltupetik

En el Monte Gorbea

en lo más alto hay una cruz

haciendo guardia aldea

al valle Arratia donde eres tú.

Arratiako Mankomunitateak urtero-urtero ateratzen duen gidaren azken alea duzue beheko hau, aurtengoa, hain zuzen be. Arratia ezagutzen ez duzuenontzat lehenengo harremana; ezagutu gura duzuenontzat pizgarri; eta ametsa, ezagutzen dugunontzat!


Zeozertan jarri gura baduzu arreta, Dimako monumentuen zerrendan jarri. Aitu ezean, bertatik bertara galde egidazu!

Irudi bitsak!

Hurrun geratu zaizkigu Gabonak, eta udaberrian pentsatzen ari ez denak, dagoeneko udako oporretan dauka burua, baina dokumentu honekin umeei hiztegia aberasteko baliabide bat dakarkizuet. Irudi bits hauekin jolasean umeek hiztegi zehatza zein orokorra ikasten dute motibazio handiz.

IRUDI BITSAK

Jolasak interneten

Adin guztietarako moduko jolasak interneten. 
Nabigatuz jolastu,
Jolastuz ikasi,
Ikasiz hazi!


Jolasak hizkuntzaren arabera antolaturik:
Euskaraz, galegoz, cataláz, zein gazteleraz edo ingeleraz.

Ikasgaiaren arabera:
Matematika, musika, hizkuntza, teknologia...

Mailaren arabera:
HH, LH, DBH.


1 may 2012

Iparra aldatu, Hegoa irabazi!


                                                                    5 esaldi. 5 arrazoi.
1- Un mundo donde quepan muchos mundos!
2- Mandar Obedeciendo.
3- La cabeza piensa donde los pies pisan.
4- No vamos lentos, vamos lejos!
5- Con firmeza pero con ternura.