18 may 2012

Denbora ziklikoa da...

   Nire bizitzako hogeita seigarrena den gaurko maiatzaren 18 honetan denboraren joanaz ibili naiz. Txiki-txikitatik esaten digute denbora badatorrela, eta badoala; zain egon behar dugula, esperoan, eta aukera ikusitakoan, trenera igo. 

   25 aldiz bizi izan dut maiatzaren 18a, gaurkoarekin, 26garrena. Egun gutxitan apika, besaulkian alboan daukadan Amatxik bizitakoekin konparatuz -80tik gora, eta zenbatzen-, baina nahikoa, konturatzeko guztietan sagarrondoak loretan egon direla. Gaur ere ez da apartekoa. 

   Aspaldiko arbasoek, Ama Lurra eta Eguzkia gurtzen zutenek, aroaren kontzeptualizazio ziklikoa zeukaten. Horren erakusgarri euskaldunon sinbolo den lauburua.

   Duela hiru bat udaberri edo baratzea jartzea erabaki genuen neskak eta biok. Lanari ekin genion, eta apurka-apurka helburuak erdietsiz joan gara. Hona hemen horren testigantza uzten duen aurkezpena: L'ortu jarri diot, soroa esateko frantsesez dagoen modu bat delako, eta euskaraz ere, ORTU eta LORTU lotzen dituelako.


L’ortu

Eskerrik asko blog hau jarraitu duzuen guztioi!!

1 comentario:

  1. ZORIXONAK hemendik bebai!!!

    pd, oso oso politxak argazkixak (aiii Apatx txiker-txikerra.....) ^_^

    ResponderEliminar