12 jun 2012

Yellow and black new look

1987


All original, except for the hand brakes and tires.

18 may 2012

Denbora ziklikoa da...

   Nire bizitzako hogeita seigarrena den gaurko maiatzaren 18 honetan denboraren joanaz ibili naiz. Txiki-txikitatik esaten digute denbora badatorrela, eta badoala; zain egon behar dugula, esperoan, eta aukera ikusitakoan, trenera igo. 

   25 aldiz bizi izan dut maiatzaren 18a, gaurkoarekin, 26garrena. Egun gutxitan apika, besaulkian alboan daukadan Amatxik bizitakoekin konparatuz -80tik gora, eta zenbatzen-, baina nahikoa, konturatzeko guztietan sagarrondoak loretan egon direla. Gaur ere ez da apartekoa. 

   Aspaldiko arbasoek, Ama Lurra eta Eguzkia gurtzen zutenek, aroaren kontzeptualizazio ziklikoa zeukaten. Horren erakusgarri euskaldunon sinbolo den lauburua.

   Duela hiru bat udaberri edo baratzea jartzea erabaki genuen neskak eta biok. Lanari ekin genion, eta apurka-apurka helburuak erdietsiz joan gara. Hona hemen horren testigantza uzten duen aurkezpena: L'ortu jarri diot, soroa esateko frantsesez dagoen modu bat delako, eta euskaraz ere, ORTU eta LORTU lotzen dituelako.


L’ortu

Eskerrik asko blog hau jarraitu duzuen guztioi!!

LeihostekoMutikotxue


Leihoaren hegian eserita,
aurrean duen parajeari so 
da Leihosteko Mutikotxue.
Minutuak, orduak, egunak
leihoan zain,
kutxatik alde egin zuen Niaren zain.
Itzuliko den esperantzan; zain.

Maiatzaren 18an

15 may 2012

Atzera begira, pentsakor



Berrogeita zortzi egun eskolan, eta bi mila gertakizun…
Leirek, Elenari bi mototsak moztu zizkionekoa,
Oierrek amantalean txis egin zuenekoa,
Patriciak konortea galdu zuenekoa,
Elenak komunzuloa intsugitu zuenekoa,
Anek nire amantalean mukiak garbitu zituenekoa,
Amaitzeko zazpi egun, eta gertatzeke dauden guztiak…
Olentzeroren antzezlana gabon egunean,
Euskal jantziak eta opariak,
Logopedarekin saioak,
Nire agurreko merendola…

11 may 2012

Nola sortu blog bat?


Ondorengo bideo biek blog bat nola sor daitekeen azaltzen dute. Bideoak CAMTASIA programa erabiliz grabatu eta editatu ditut, ondoren YOUTUBEra igoz. Camtasia oso baliabide aproposa da tutorialak egiteko.






Hizkuntzaren garapena

Bideotxo bat gaurkoan. Nik neuk egin nituen kamera lanak, eta neska batzuen laguntzaz, haur biren hizkuntzaren garapena neurtu genuen. Eskerrikasko danoi!!

8 may 2012

Gesu baten Leunganepetik edo Ursaltupetik

En el Monte Gorbea

en lo más alto hay una cruz

haciendo guardia aldea

al valle Arratia donde eres tú.

Arratiako Mankomunitateak urtero-urtero ateratzen duen gidaren azken alea duzue beheko hau, aurtengoa, hain zuzen be. Arratia ezagutzen ez duzuenontzat lehenengo harremana; ezagutu gura duzuenontzat pizgarri; eta ametsa, ezagutzen dugunontzat!


Zeozertan jarri gura baduzu arreta, Dimako monumentuen zerrendan jarri. Aitu ezean, bertatik bertara galde egidazu!

Irudi bitsak!

Hurrun geratu zaizkigu Gabonak, eta udaberrian pentsatzen ari ez denak, dagoeneko udako oporretan dauka burua, baina dokumentu honekin umeei hiztegia aberasteko baliabide bat dakarkizuet. Irudi bits hauekin jolasean umeek hiztegi zehatza zein orokorra ikasten dute motibazio handiz.

IRUDI BITSAK

Jolasak interneten

Adin guztietarako moduko jolasak interneten. 
Nabigatuz jolastu,
Jolastuz ikasi,
Ikasiz hazi!


Jolasak hizkuntzaren arabera antolaturik:
Euskaraz, galegoz, cataláz, zein gazteleraz edo ingeleraz.

Ikasgaiaren arabera:
Matematika, musika, hizkuntza, teknologia...

Mailaren arabera:
HH, LH, DBH.


1 may 2012

Iparra aldatu, Hegoa irabazi!


                                                                    5 esaldi. 5 arrazoi.
1- Un mundo donde quepan muchos mundos!
2- Mandar Obedeciendo.
3- La cabeza piensa donde los pies pisan.
4- No vamos lentos, vamos lejos!
5- Con firmeza pero con ternura.


24 abr 2012

Google ecosystem

      Ekologian, ekosistema ingurune jakin bateko osagai fisiko eta biologikoek osatzen duten sistema da. Oro har, ekosistema batean ingurune fisikoa (arrokak, lurzorua, ura, etab.) eta elementu biotikoak (landareak, animaliak), habitat berean kokatuta egonik, elkarrekin harremanetan daude, sistema bat osatuz. Ekosistemaren kontzeptuaren ideia nagusia da izaki bizidunek inguruan duten elementu fisiko bakoitzarekin elkarrekintzak sortzen dituztela. 

      Ekosistema kontzeptuak, egun, ekologia gainditu du, eta forma digitala hartzera ere pasa da. Google-k, berbarako, bere ekosistema propioa sortu du, gu. erabiltzaileok, artaldea larrean bezala mugi gaitezen, haiek nahi duten erara. 

      Atzeko ateetatik harremanetan dauden hainbat tresna ezberdin sortu ditu: Google toolbar, Picasa, Blogger, Chrome, Gmail, Talk... Horietako bat erabiltzen badugu, besteak erabiltzera gonbidatzen gaitu, eskaintza bereziak eginez, Google-ren lehiakide direnen herramintak baztertze aldera. "El imperio contraataca"



22 abr 2012

Ur uherrak

Ama lurrari lapurretan,
bere haserrea ur uherrez itzuli digu.
Eta gu, kexu besterik ez gara.

 [Mundua haserre dago, ezin jasan mina]

20 abr 2012

Toolimation



If you Live, Eat, And Dream about being a Bicycle Mechanic...maybe you'll enjoy this.

Rebloggeated from Bicinova3

Ahalmen Garapen Goiztiarra

Ahalmen Garapen Goiztiarra Xa2sA

Argia aldizkaritik eskaneatutako artikulotxo bat duzue honako hau. Arpidetuz gero, astean behin etxeraino datorkizun astekaria da Argia. Interesgarria iritzi diot, eta bertan publikatu, nahi duenak ere irakur dezan.

16 abr 2012

Murrizketak irakaskuntzan

Ikasleak pilatzea eta irakasleek eskola ordu gehiago izatea nahi du Espainiako Gobernuak

 Hezkuntzako murrizketen berri eman die Wert ministroak erkidegoetako kontseilariei. Ikusteko dago neurriek zein eragin izango duten Hego Euskal Herrian. Zelaak jada esan du neurri batzuek Jaurlaritzaren eskumenak urra ditzaketela; Nafarroako Gobernuak esan du legea bete beharko duela, "gustatu edo ez".

Albistea osorik irakurri 

12 abr 2012

Babu hortzetako minez





Baburi denetarik jatea gustatzen zaio,
baina egun batean hortzetako mina hasi zaio,
eta ez daki zer egin konpontzeko!

3 abr 2012

Osatzen duten landareak, galarazitako landareak.

Garai batean etxe guztietan
hartzen ziren sendabelarrak.
Arazoa arraroagoa zenean,
auzo orotan zegoen norbait
zein eta nola erabili jakingo zuena. 
Andrak ziren, normalean.
Erdi Aroan, ordea, Kristoren izenean-edo
Sorgintzat hartzen hasi ziren gaitzak
senda zitzaketen pertsona hauek.
Eta urkatu egiten zituzten.
Kartzelaratu, bortxatu, erre... HIL.

Herri jakinduria ezabatzea lortu zuten,
eta gaur egun ere, gure artean dirauen apurra
deuseztatzen ari dira.
Ez gara sorginak, ez dugu aberastu nahi...
baina izorratu egiten ditugu!






"Plantas que curan, plantas prohibidas" Josep Pamies nekazariari grabaturiko bideoa duzue hemengo hau. Sendabelarrei buruz hitz egiten du bertan, eta, era berean, landare hauek kontrolatu nahi duten interesen aurkako gurutzada ere egiten du.

Badago Galdakoztar gazte bat ere, Arratiako baserrietatik ibili dena, sendabelarrei buruz informazioa biltzen. Ez da gutxi gure zaharrengandik jaso duena. Orain, hitzaldiak ematen ditu. Gorka Menendez da bera.



NOLAKOA DA ZURE ESKOLA IDEALA?


1 abr 2012

Hautsitako promesa

Te dejo con tu vida
tu trabajo
tu gente
con tus puestas de sol
y tus amaneceres.

Sembrando tu confianza
te dejo junto al mundo
derrotando imposibles
segura sin seguro.

Te dejo frente al mar
descifrándote sola
sin mi pregunta a ciegas
sin mi respuesta rota.

Te dejo sin mis dudas
pobres y malheridas
sin mis inmadureces
sin mi veteranía.

Pero tampoco creas
a pie juntillas todo
no creas nunca creas
este falso abandono.

Estaré donde menos
lo esperes


[Mario Benedetti]

29 mar 2012

Lan erreformaren kontra!


LANTEGIKO HAMAR MANDAMENTUAK 

Nagusiak dituzu maitatuko
bai eta ahal bezain ongi zerbitzatuko.

Lanaren hasteko eta uzteko
orduak dituzu beti errespetatuko.

Lanean denborarik ez galtzeko
ez zara inoiz lagunekin solastatuko.

Nagusiak arrazoin duelako
benetan ez zara haren kontra mintzatuko.

Telefonoa ez duzu ikutuko
ahalaz kanpotik inork ez zaitu deituko.

Ongi irabazten duzulako
ez duzu emendazionerik galdatuko.

Lan presatu baten aintzinatzeko
beharrez igandeetan hartzea onartuko.

Nagusiak hazten zaituelako
agian ez diozu ezer ez ebatsiko.

Nagusiak baitira beharrezko
sekula ez duzu haien lana trabatuko.

Ta gauean langileek...
eskainiko... zer eskainiko ?
Pottotto ta ipurdi..... NAGUSIARENDAKO.

errobi


24 mar 2012

Jolastordu Majikoak!

 


Umeak majikoak dira,
munduaren mago txikiak.
Mundua kolore, usain eta soinu goxoz
betetzen duten mago txikiak.

Lankidetza eta laguntasuna hizpide
mantangorri txikiek
gugandik ikastean
galduaz heien ontasuna…

-Kas kas eta kas, zabaldu atea txerritxo!
-Ez, ez eta ez! Badakit otsoa zarena, eta
atea zabaltzen badizut, jan egingo nauzuna!
-Ba orduan, putz eta putz, etxea botako dut! Puuuutz!
-Aaaahhh!!