23 mar 2012

Ni euskalduna! Ni Dimoztarra!






Bideo honetan Antonio eta Asuncion Sagarnak Dima oin dala 70 bat urte zelakoa zan kontatu deuskue. Beste gauza batzuen artean, eskola garaia be ekarri dabe gogora. Gaur egun ezagutzen dogun herri berean bizi badira be, errealitatea guztiz desbardina izan zan. Denboraren indarraz gomuta egiteko alkarrizketa polita.

Beste alde batetik, geure euskalkia ezagutzeko aukera dozue hau, Arratiarrak ez zarienontzat (hori bai, ideia nagusiak azpititulatuta daukazuez, gaiztasunik izanez gero).

No hay comentarios:

Publicar un comentario