17 mar 2012

Bizikleta zaharrak-Old bicycles




- Iepa! Zer berrri?
- Bada, zaharrak berri!

Halako zeozer esan ohi diogu aspalditxo ikusi bako adiskideari.  Horrelako zerbait egiten saiatzen naiz lagun hauen kortetatik hartutako bizikletei. BIRZIKLETA!

Batzuk hartu moduan daude, beste batzuk zaharberritu beharra izan dute, baina badaude, oraindik  egon, itxarongelan daudenak, ugerra noiz kenduko, errodamenduak noiz koipeztatuko...

Pertsonoi ere honela doakuz bizitzak begien aurretik, batzuk buru-jan handirik gabe, bidean aurrera eginez; beste batzuk etengabeko zaharberritze prozesuan, utopiaren bila; baina badaude, oraindik egon, itxarongelan daudenak, nork suspertuko zain, salbatzailea noiz etorriko...

Eta zu, zer nolako bizikleta zara?

No hay comentarios:

Publicar un comentario