Mostrando entradas con la etiqueta usadioak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta usadioak. Mostrar todas las entradas

18 may 2012

Denbora ziklikoa da...

   Nire bizitzako hogeita seigarrena den gaurko maiatzaren 18 honetan denboraren joanaz ibili naiz. Txiki-txikitatik esaten digute denbora badatorrela, eta badoala; zain egon behar dugula, esperoan, eta aukera ikusitakoan, trenera igo. 

   25 aldiz bizi izan dut maiatzaren 18a, gaurkoarekin, 26garrena. Egun gutxitan apika, besaulkian alboan daukadan Amatxik bizitakoekin konparatuz -80tik gora, eta zenbatzen-, baina nahikoa, konturatzeko guztietan sagarrondoak loretan egon direla. Gaur ere ez da apartekoa. 

   Aspaldiko arbasoek, Ama Lurra eta Eguzkia gurtzen zutenek, aroaren kontzeptualizazio ziklikoa zeukaten. Horren erakusgarri euskaldunon sinbolo den lauburua.

   Duela hiru bat udaberri edo baratzea jartzea erabaki genuen neskak eta biok. Lanari ekin genion, eta apurka-apurka helburuak erdietsiz joan gara. Hona hemen horren testigantza uzten duen aurkezpena: L'ortu jarri diot, soroa esateko frantsesez dagoen modu bat delako, eta euskaraz ere, ORTU eta LORTU lotzen dituelako.


L’ortu

Eskerrik asko blog hau jarraitu duzuen guztioi!!

3 abr 2012

Osatzen duten landareak, galarazitako landareak.

Garai batean etxe guztietan
hartzen ziren sendabelarrak.
Arazoa arraroagoa zenean,
auzo orotan zegoen norbait
zein eta nola erabili jakingo zuena. 
Andrak ziren, normalean.
Erdi Aroan, ordea, Kristoren izenean-edo
Sorgintzat hartzen hasi ziren gaitzak
senda zitzaketen pertsona hauek.
Eta urkatu egiten zituzten.
Kartzelaratu, bortxatu, erre... HIL.

Herri jakinduria ezabatzea lortu zuten,
eta gaur egun ere, gure artean dirauen apurra
deuseztatzen ari dira.
Ez gara sorginak, ez dugu aberastu nahi...
baina izorratu egiten ditugu!






"Plantas que curan, plantas prohibidas" Josep Pamies nekazariari grabaturiko bideoa duzue hemengo hau. Sendabelarrei buruz hitz egiten du bertan, eta, era berean, landare hauek kontrolatu nahi duten interesen aurkako gurutzada ere egiten du.

Badago Galdakoztar gazte bat ere, Arratiako baserrietatik ibili dena, sendabelarrei buruz informazioa biltzen. Ez da gutxi gure zaharrengandik jaso duena. Orain, hitzaldiak ematen ditu. Gorka Menendez da bera.