24 abr 2012

Google ecosystem

      Ekologian, ekosistema ingurune jakin bateko osagai fisiko eta biologikoek osatzen duten sistema da. Oro har, ekosistema batean ingurune fisikoa (arrokak, lurzorua, ura, etab.) eta elementu biotikoak (landareak, animaliak), habitat berean kokatuta egonik, elkarrekin harremanetan daude, sistema bat osatuz. Ekosistemaren kontzeptuaren ideia nagusia da izaki bizidunek inguruan duten elementu fisiko bakoitzarekin elkarrekintzak sortzen dituztela. 

      Ekosistema kontzeptuak, egun, ekologia gainditu du, eta forma digitala hartzera ere pasa da. Google-k, berbarako, bere ekosistema propioa sortu du, gu. erabiltzaileok, artaldea larrean bezala mugi gaitezen, haiek nahi duten erara. 

      Atzeko ateetatik harremanetan dauden hainbat tresna ezberdin sortu ditu: Google toolbar, Picasa, Blogger, Chrome, Gmail, Talk... Horietako bat erabiltzen badugu, besteak erabiltzera gonbidatzen gaitu, eskaintza bereziak eginez, Google-ren lehiakide direnen herramintak baztertze aldera. "El imperio contraataca"



No hay comentarios:

Publicar un comentario