27 feb 2012

Gulpiyuri

Hala da, utopiak mugitzen gaitu,
Utopiak mugiarazten du mundua…
Ezin baikenuke berau gabe aurrera egin
Utopiari eutsiz egiten baitugu bidean aurrera.

Momentu batez, pentsatu, hausnartu, utopia gabe, 
lortu nahi eta ezin den hori hala dela jakinda,
Zelan egin aurrera?
Zelan sinestu gugan albokoa sufriarazten ari garen une berean?
Zelan sinestu gugan albokoa torturatzen ari garen une berean?
Zelan sinestu gugan albokoa maite arren hiltzen uzten ari garen une berean?
Nik utopiari eutsi nahi diot,
Nik nire betaurreko arrosekin aurrera egingo dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario